Bruno, Lorena y amigos
Musikariak: Lorena Jiménez, ahotsa; Bruno Jiménez, ahotsa eta gitarra; Popo Gabarre, perkusioa; Félix Estévez, teklatuak.
Bruno, Lorena y amigos kontzertuan pop, saltsa, bachata edo "tumbao" musikarekin fusio flamenko bizienera hurbilduko dira ikusleak. Oraingo honetan, Zangozako Jiménez anai-arreba ezagunak agertokian batuko dira Espainiako flamenko panoramako bi pertsonaia garrantzitsurekin, Popo Gabarre eta Félix Estévez, inor axolagabe utziko ez duen soinu eta erritmo eztanda bat lortuz.
Pedro Gabarre, Popo bezala ezagunagoa, musikaria, perkusionista, dantzaria eta diziplina anitzeko artista da.
Mundu flamenkoak eman duen familia flamenko handienetako batekoa da, Carbonell familiakoa. Ama dantzariaren eta aita kantariaren semea. Enrique Morenteren iloba eta Kiki Morenteren eta Estrella Morenteren ohiko laguntzailea haien biretan.
Félix Estévez, teklatu jotzaile, perkusionista eta moldatzaile handia flamenko, flamenko fusio, pop, musika garaikide, jazz, latin jazz eta rock fusio formazioetan, besteak beste, Tomatito, Jorge Pardo, Alba Molina, Kiki Morente, José El Francés, Antonio Carmona, Potito edo Montse Cortés edo Joaquín Cortés bezalako artistekin jotzera eraman duena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Abuztuak 13
- Ordutegia20:30
- LekuaVallesantoro Jauregia
Sangüesa/Zangoza - ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin (agortuta)
- HizkuntzaGaztelania


