Bilboko Udal Musika Banda: "Zirkura goaz"
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
Zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du Bilboko Udalak uda honetarako diseinatu duen #UDAKALEAN kultur eta aisialdi programazioaren barruan. Bilboko Udal Musika Bandak programatutako kontzertuen zikloa da programa horrek jasotzen duen hitzordu nagusietako bat.
Udaberriko denboraldian eskainitako zazpi emanaldiekin lortutako arrakastaren ostean, abuztuaren 4tik 20ra Areatzako kioskora itzuliko da talde bilbotarra, beste 6 kontzertu eskaintzeko.
"Arratsalde musikalak" izenburupean, Bilboko udal musika bandaren kontzertuak asteazken eta ostiraletan izango dira, abuztuaren 4, 6, 11, 13, 18 eta 20an, 19:00etatik aurrera.
Areatzako gune enblematiko honetara hurbiltzen den publikoak errepertorio anitzaz eta heterogeneoaz gozatu ahal izango du. "Bilbainadak", "Arima latindarra", "Zirkura goaz", "Festan gaude", "Zarzuelaren historia" eta "Arratsaldez pasodobleekin" dira programatutako kontzertuen izenburuak.
Jada ohikoa den moduan, Jose R. Pascual-Vilaplana Bandako zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu Kerejeta zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko kontzertu hauen zuzendaritzan. Horrela, Pascual-Vilaplana (abuztuak 13, 18 eta 20) eta Urkizuren (abuztuak 4, 6 eta 11) zuzendaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek taldearen moldakortasunaz disfrutatu ahal izango dute, beti bezala, gai herrikoiak eta jai girokoak uztartuko baitira.
Udaberriko denboraldiko aurreko kontzertuetan bezala, abuztuko ikuskizun guztiek ere covid-aren aurkako protokolo berezi bat izango dute, osasun-agintariek ezarritako araudia betetzen duena eta artisten, ikusleen eta teknikarien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak jasotzen dituena: kioskoa eta haren ingurua mugatuta egongo dira, maskararen erabilera nahitaezkoa izango da, aulkiak ezarritako segurtasun-distantziara egongo dira eta ezingo dira lekuz mugitu. Era berean, jendearentzako osasun-jarraibideak jasotzen dituen kartel bat jarriko da, eta aulkiak, instalazioak eta gainerako elementuak jarduketa hasi aurretik desinfektatuko dira.
BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA
José R. PASCUAL-VILAPLANA, zuzendari titularra
Iñaki URKIZU KEREJETA, zuzendariordea
"Arratsalde musikalak" - 2021eko abuztua
Areatzako Kioskoa. 19:00etan
2021eko abuztuaren 4a, asteazkena
"Bilbainadak"
Zuzendaria Iñaki URKIZU
2021eko abuztuaren 6a, ostirala
"Arima latindarra"
Zuzendaria: Iñaki URKIZU
2021eko abuztuaren 11, asteazkena
"Zirkura goaz"
Director: Iñaki URKIZU
2021eko abuztuaren 13a, ostirala
"Festan gaude"
Zuzendaria: José R. PASCUAL-VILAPLANA
2021eko abuztuaren 18a, asteazkena
"Zarzuelaren historia"
Zuzendaria: José R. PASCUAL-VILAPLANA
2021eko abuztuaren 20a, ostirala
"Arratsaldez pasodobleekin"
Zuzendaria: José R. PASCUAL-VILAPLANA
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Abuztuak 11
- Ordutegia19:00
- LekuaAreatzako Kioskoa
Bilbao


