"Bihotz Bihotzetik", Daniel Txopitearen margolan erakusketa
Torre Luzeako Erakusketa Aretoan Daniel Txopitearen Bihotz Bihotzetik margolan erakusketa egongo da ikusgai irailaren 12aren bitartean. Erakusketa honetan, Txopitearen 25 obra aukeratu dira (hainbat formatutan), Zarautzen bizi izandako 20 urteetan egindako lanen artetik.
1968 eta 1996 urteen arteko lanetan azpimarratzekoak dira paisaia biografikoak (Torre Luzea eraikin historikoaren ikuspegi partikularra ilustratzen dutenak), Torreoi gaineko bere estudiotik zeuzkan bistak, Marinas saila, maketa eskultorikoak, obra grafikoa, marrazki originalak edo Colosos y Titanes izeneko bere azken koadro-saila (Plano Aktibo Binarioaren teorian oinarritutakoa).
Erakusketa 18:00etatik 20:00eta egongo da irekita, eta sarrera doakoa izango da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko abuztuaren 6(e)tik 2021(e)ko irailaren 12(e)ra
- Lekua Torre Luzea Erakusgela
Nagusia, 28
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Torre Luzea Erakusgela


