Los Chimberos
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
1939. urtean, Los Chimberos taldea sortu zen Bilbon, Goyo Nadalen eskutik. Nadalek abesti entzutetsu ugari idatzi zituen, Himno del Athletic eta Bilbao y sus pueblos, besteak beste. Taldearen ibilbide luzean hainbat kide desberdinek parte hartu ondoren, 2000. urtean taldea batzea eta birsortzea erabaki zuten Los Chimberos mitiko haien ondorengo batzuek. Haien asmoa, oraindik ere, Bilboren eta Euskal Herriaren izena munduan zehar eramatea da, betiko bilbotarren umore on hori erakutsiz, hainbat taberna eta antzokitako giroa alaitu zuten kantu haiek berreskuratuz eta, oro har, euskal kantuak eta herri-musikako abestiak joz, kutsu fresko eta berrituarekin, lekukoa hartu eta hura eskuan eramanda XXI. mendean ibilbidea egiteko.
Gaur egun, kide hauek osatzen dute taldea: Alberto Núñez (1. ahotsa eta gitarra), Koldo Villar (2. ahotsa eta perkusioak), Jon Basterra (3. ahotsa eta gitarra bakarlaria) eta Emilio Núñez (eskusoinua). Errepertorio zabala dute: bilbainadak, habanerak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazionalitatetako folklorea eta, jakina, euskal musika.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 30
- Ordutegia12:00
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - HizkuntzaGaztelania


