Beti Aurrera / Azul Bilbao
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
"2007tik gabiltza kantuan, bilbainadetan bildutako musika-tradizioari eta herentzia kulturalari eusteko asmoz. Izan ere, Guggenheim Museoa, metroa eta tranbia baino askoz lehenago, Bilbok jada bazuen magia berezi bat, eta, hori dela eta, ingeles bat (eta segur aski beste asko ere) hemen bizitzen geratu zen, itsasadarraz, itsasoaz, bilbotar neskatilez eta, jakina, Bizkaia osoari tradizioa eta giroa ematen dioten herri guztiez gozatzeko.
Gure herri-kulturaren, ohituren, tradizioaren, alaitasunaren, umore onaren eta gure Bilborekiko eta inguruan dituen Bizkaiko herri guztiekiko maitasunaren zati bat transmititzeko ilusioz beti, beti izan da, da eta izango da guretzat saririk onena publikoaren irribarrea gure bilbainadak entzutean, zeinak beti entzungo baitira".
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 29
- Ordutegia12:00
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - HizkuntzaGaztelania


