Gaupasa
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
GAUPASA, bederatzi kidez osatua; zortzi gizon dira eta, lehen aldiz, bilbainada-talde batean, emakume bat eskusoinuan. Punta-puntako taldea da bilbainaden munduan, nahiz eta bere errepertorioa askoz zabalagoa izan: boleroak, hegoamerikarrak, jotak, baladak eta abar. Euskaraz eta gaztelaniaz abesten dute. Musikalki, bi gitarra elektrikoz, baxu batez, eskusoinuaz eta perkusioz dago osatua.
Bilbainada talde bat da, bere abestiak konposatzen dituena, sarituak gehienak. Hamalau lehen sari dituzte, eta hamaika accesit Bilboko Udalaren Bilbainada lehiaketan, eta oso abesti ezagunak ere konposatu dituzte: Sotera, Santurtziko traineruari; Kaiku, Sestaokoari; Athletic Indarra, Athleticen mendeurreneko ereserkia; Himno al Club de Fútbol Arboleda; Himno a Ortuella; Bai, bai Bermeo Urdaibai; eta abar.
Emanaldiek ordu eta erdi inguru irauten dute eta alaitasunez, sinpatiaz eta baikortasunez beterik daude.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 28
- Ordutegia12:00
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - HizkuntzaGaztelania


