Barakaldoko Udal Txistu Banda: "Hego Amerika eta Txistu erritmoen nahasketa"

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 27
  • Barakaldoko Udal Txistu Banda: "Hego Amerika eta Txistu erritmoen nahasketa"

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Barakaldoko Udal Txistu Bandak eta LERMAN NIEVES kontrabaxu jotzaileak Hego Amerikako eta Euskal Herriko erritmoak nahasten dituzten doinuekin gozatzeko aukera eskainiko dute, guztiak gure antzinako instrumentuak interpretatuta.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 19tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua. 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo

Non