Los 5 Bilbaínos
Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.
1950. urtean sortu zen taldea. Jose Antonio Elega, Paco Roldán, Julián Tornado, Raul Gorroño eta Benito (El niño de la Rubia) izan ziren lehen taldekideak. Lehen talde horrek zenbait grabaketa eta bira egin zituen Penintsulan zehar, eta arrakasta nabarmenak erdietsi zituen garai hartako dantzalekurik onenetan, hala nola Madrilgo Pasapoga eta Casablanca aretoetan.
Herri-musikako talde bikaintzat jo izan da, eta haien errepertorioan, batez ere, euskal musika nabarmentzen da, zortzikoa pieza izartzat duela (izan ere, 5/8 konpasa, munduan bakarra, gure musika-kultura identifikatzen duten erritmo bakanetako bat da). Baina haien katalogoan beste hainbat estilo sartzen dira, hala nola habanerak, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, jakina, bilbainadak.
Gainera, eta taldekideen joritasun indibiduala dela eta, ez da harritzekoa emanaldiren batean, publikoak hala eskatzen duenean, bossa, bluesa, jazza eta beste hainbat estilo interpretatzea
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 26
- Ordutegia12:00
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - HizkuntzaGaztelania


