Bermut musikala Los Chimberos taldearekin

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 25
  • Bermut musikala Los Chimberos taldearekin

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Bere errepertorioa bilbainadek, hainbat eskualdetako habanerek eta folkloreak osatzen dute, taberna eta antzokietako kantak, euskal kantak eta, oro har, herri musika ahanzturatik berreskuratuz.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 12tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua. 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia13:00
  • LekuaErrekatxo plaza
    Barakaldo

Non