Ostegunetan, Jazza: TERELA GRADÍN Quartet plays DORI CAYMMI songbook
Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe OSTEGUNETAN, JAZZA programak lau kontzertu eskainiko ditu: Uztailak 8, osteguna. The New jazz Collective; uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage. Uztailak 22, osteguna. Terela Gradin Sings Caymmi. Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Uztailak 22, osteguna. TERELA GRADÍN Quartet plays DORI CAYMMI songbook
Ahozko jazza. Terela Gradín – Ahotsa. Luis Giménez – Gitarra. Marcelo Escrich – Kontrabaxua. Juanma Urriza – Bateria.
Terela Gradín musika-ibilbide luzeko abeslaria da, 4 disko karrikaratu ditu eta oso harrera ona jaso dute kritika espezializatuaren aldetik; horrez gain, ospe handiko musikariekin batera aritu izan da. Musika ikuspegi berri bat eskaintzen du, Dori Caymmi brasildar jatorriko konpositore handiaren errepertorioarekin. Bere abestiak jazzaren protagonista handiek interpretatu dituzte, Sarah Vaughan-ek edo Dianne Reeves-ek kasu, eta oso kalitate melodiko eta harmoniko handia dute, Brasilgo musikagile handienen berezko intimismoaren eta emozioaren jabe izaki.
Musika, kalitate eta freskotasunik gorenetan. Konpositore handi honen musika ezagutzeko aukera paregabea, gure herrialdeko jazz ahotsik onenetako baten bidez.


