Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia 2021: Carmen Becerra

Hondarribia 2021(e)ko Uztailak 22
  • Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia 2021: Carmen Becerra

Hondarribiko XIX. Nazioarteko Gitarra Jaialdia egingo dute uztailaren 22tik 25era. Emanaldiak Itsas Etxean eta Paradorean izango dira. Sarrerak ohiko bideetan eskura daitezke.

Carmen Becerra 

Musika-ikasketak 8 urterekin hasi zituen Tarragonako Kontserbatorio profesionalean, Joana Albiol irakaslearekin. Ikasturte guztietan Ohorezko Matrikula lortu zuen, eta Oinarrizko Mailan eta Maila Profesionalean Aparteko Saria irabazi zuen.

Oso txikitatik Maria Luisa Anido handiaren eskola jaso zuen. Goi Mailako ikasketak egin zituen J.L. Rodrigo eta Carles Trespat-ekin eta karrera amaierako Ohorezko Aipamena eman zioten Ondoren, José Tomásen eskolak jaso zituen.

Carmen Becerrak nazioarteko 15 sari baino gehiago jaso ditu eta kontzertuak eman ditu Espainia osoan, Txinan, Txilen, Polonian, Argentinan eta Italian.

Gaur egun bere kontzertu jarduera irakaskuntzarekin bateratzen du: "Cuarteto Anido"ren partaidea da eta eskolak ematen ditu Donostiako Aite Musika Eskola


Laburrean

Non