"Salas de Música en la Calle" zikloa: The Titanians
Salas de Música en la Calle zikloa.
Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udako astearteetan izanen dira, doan, arratsaldeko zortzietan, ekainaren 22tik irailaren 23ra, lekuak bete arte, ondorengo toki hauetan: Burgoen plaza, Jito Alai, San Jose plaza, Salesianasen patioa, O-ko Andre Maria plaza eta Takonera.
Simona izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Iker Martinez eta zaldi herrenak, Lemon y Tal, The Lizards, The Titanians, Leihotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba.
Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 20
- Ordutegia20:00
- LekuaSan Jose plaza
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan



