Adarretatik Musika Jaialdia 2021: Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino

Zarautz 2021(e)ko Irailak 8
  • Adarretatik Musika Jaialdia 2021: Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino

Uztailean Adarretatik Musika Jaialdia egin zen, eta Amaia Zubiriaren kontzertua bertan behera geratu zen, taldeko kide baten osasun arazoak zirela eta. Kontzertu hori irailaren 8an izango da azkenik, 19:30ean, Modelo Aretoan.

Emanaldi honetarako sarrerak Modelo Aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira kontzertua baina bi ordu lehenago (17:30).

AMAIA ZUBIRIA, KARLOS GIMENEZ, GONZALO TEJADA & LUIS CAMINO (EH)

Amaia Zubiria: Ahotsa
Karlos Gimenez: Pianoa
Gonzalo Tejada: Kontrabaxua
Luis Camino: Perkusioa

Amaia Zubiria euskal musikaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da. 1970eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte luzatzen den ibilbidean, aparteko gaitasuna duen interprete eta musikagilea dela utzi du agerian eta funtsezko eragina izan du haren ondorengo euskal musikarien belaunaldietan. Kantu tradizionalen gaurkotzaile gisa egindako lanak eta euskal zinemaren puntako soinu-bandetan izandako lankidetzak haren lan artistikoaren garrantziaren neurria ematen digute. Amaia Zubiria abeslariak Donostia Kulturak eskeintzen duen aurtengo “Adarra Saria” jaso berri du. Halaxe adierazi digu Adarra Saria jasotzeak eragin dionaz: “Bizitza asko izan ditut. Eta horietako bakoitza zirkulu bat bezala ikusten dut. Aurrekoa itxi arte ez nintzateke erabat sartuko hurrengoan. Balego. Gainera uztai bat ixterakoan beti xirrikitu bat uzten saiatzen naiz, batek daki. Adarra Saria horrela bizi dut, musikarekiko dudan zirkulu honen amaiera bezala. Hurrengoaren hasiera, agian.” Amaia Zubiriak kontzertu berezi eta bakarra eskainiko digu uztailaren 18an Modelo Aretoan, euskal musikari bikainez inguratuta: Karlos Gimenez (pianoa), Gonzalo Tejada (baxua) eta Luis Camino (perkusioa), Zarauzko Adarretatik musika jaialdiaren laugarren edizioari urrezko brotxea emanez.


Laburrean

Non