STR

Amorebieta-Etxano 2021(e)ko Uztailak 17
  • STR

Track 1 izenarekin kaleratzen da S T R-ren lehen sigle-a taldearen potentzialaren froga gisa eta hark lortutako emaitza onak ikusi ondoren, anbizio handiko ikuspuntu bat planteatzea erabakitzen da taldea eszenatokian defendatu ahal izateko. Hori da taldea 5 kidek osatzera bultzatzen duen ideia (Lander Campos eta Xabier Bengoa), eta horrekin batera Gaztea Maketa Lehiaketaren finalean lekua lortuz.

Zorionez edo zoritxarrez, pandemiak eragindako berrogeialdiak, gauza asko birpentsatzera bultzatzen du taldea. Horrek, oihal hutsera itzultzea eta proiektuaren irteera berriz planteatzera eramaten du. Etsipen eta bilaketa horretatik, Fresh Kalipo jaiotzen da. Eta Julen De la Sernaren laguntzarekin, abestiari irudi bat ematen zaio taldekideen etxeetan grabatuako bideoklip bat sortuz.

Artista hasiberri bezala eta nitxoko publikoaren artean kolaborazio abestiak oso maitatuak izanda, ingurune kulturaletik gertu dauden artista finkatuekin lankidetzan aritzea beti izan da taldearen helburuetako bat. Premisa horretatik irteten da ZAI, DUPLArekin batera egindako lana. Transmedia narrazio batekin, bideokliparen istorioa garatzen den fraternitatearen webgune faltsu bat sortzen da publikoa istorioaren parte bilakatuz, eta horrela, marketing estrategia askoz landuago batekin presentatzen da proiektua. Bideoa, berriz ere, Julen de la Sernarekin eta DUPLA taldearekin elkarlanean sortzen da.

Hau, S T R-ren lehen pisuzko ekoizpena bihurtuz, Top Gaztea zerrendan sartuz eta hileetan zehar mantenduz. Mugak ireki eta nitxoa zabaltzeko beharraren ondorioz, S T R-k, azken lan bezala, X Allí lana ateratzen du Arriguri eta Badator estudioen lankidetzarekin. Hiri ingurunean, Drift-etan eta autoetan girotutako produkzioak, Estatu mailan musika urbanoko irrati saio garrantsitzuenetariko baten arreta erakartzea lortu du, hala nola Radio 3 (rtve) telebistako Atrvpadxs, aipatutako programan elkarrizketa bat lortuz eta Radio 3 orrialde ofizialaren azalean agertuz.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 17
  • Ordutegia21:00
  • LekuaJauregibarria aparkalekua
    Amorebieta-Etxano
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non