Gasteizko Jazz Jaialdia 2021: LUCÍA MARTÍNEZ & THE FEARLESS

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Uztailak 17
  • Gasteizko Jazz Jaialdia 2021: LUCÍA MARTÍNEZ & THE FEARLESS

2021eko Gasteizko Jazz Jaialdiaren barruan.

LUCÍA MARTÍNEZ & THE FEARLESS

Baldo Martínez kontrabaxu-jotzailearekin batera jazzik askeenean murgildu zalea, eta zinemarako musika-egile oparoa, Lucía Martínez (Vigo, 1982) bere buruari mugarik ezartzen ez dion artista kosmopolita da funtsean. Portu-giroarekiko atxikimenduak eta herri-ondarearen aldarrikapenak beti izango dute tarteren bat Lucíaren lanetan; alabaina, arazorik gabe txertatzen ditu haietan era guztietako zaporeak, baita itxura batean guztiz desberdinak direnak ere, naturaltasun osoz uztartuta, batere aurreiritzirik gabe. Horren guztiaren adibide ona da Berlinen duen proiektua –The Fearless, “Beldurgabeak”–: Sergio Leone hasteko, klezmer melodia judutarrak jarraitzeko, eta gero Bruce Lee, betiere irizpide ezin hobeaz hautatutako instrumentazioa lagun (klarinete baxua, tronpeta, baita dj set bat ere), horien bidez testura eta adierazpen-posibilitate sorta zabala bezain hunkigarri eta iradokizunez betea eskaintzeko.

  • Richard Koch, tronpeta
  • Benjamin Weidekamp, klarinetea eta klarinete baxua
  • Ronny Graupe, gitarra
  • Marcel Krömker, kontrabaxua
  • Lucía Martínez Alonso, bateria eta konposizioa
  • Pelayo F. Arrizabalaga, DJ

 


Laburrean

Non