Gasteizko Jazz Jaialdia 2021: ANNE PACEO + ANTONIO SÁNCHEZ SPECIAL QUARTET WITH DONNY McCASLIN, MIGUEL ZÉNON & SCOTT COLLEY
2021eko Gasteizko Jazz Jaialdiaren barruan.
ANNE PACEO
Xede artistikoak azaltzeko atakan direlarik, sortzaile asko ez dira hitzekin eroso sentitzen, hau edo hura esanda han edo hemen sailkatuko dituzten beldurrez, edo hitzek entzuleen jarrera baldintzatuko dutelakoan. Hitzekin azaltzea baino, nahiago dute musikari bide ematea, hartara entzuleek zer edo hura atzeman dezaten, eta nork bere inpresioak osa ditzan. Anne Paceo bateria-jotzaile gaztea horien artekoa da: “Musikak zentzumenak piztu beharko lituzkeela uste dut, garunari hitz egin beharrean”
Izan ere, Anneren musikak abesti baten denbora-tarte laburrean distantzia ikaragarriak ibiltzeko bidaia pertsonal bat eskaintzen du: Asia, Afrika, Europa eta Ipar Amerika… Anneren dialekto pertsonalean denetik sartzen da (popa, hip-hoparen hurbileko hiri-soinuak, munduko musika…), estiloen arteko mugak lausotzeraino, erritmoak eta melodiak organo bakarra balira bezala arnasten jartzeraino, eta ahots berberez mintzatzen.. nolabaiteko alkimia bat da, umetan Boli Kostan inkontzienteki asimilatzen hasi zena; amalgama horretan, jazzak gainerako elementuak uztartzen ditu.
- Ann Shirley, ahotsa
- Florent Mateo, ahotsa
- Pierre Perchaud, gitarra
- Christophe Panzani, saxo
- Tony Paeleman, teklatuak
- Anne Paceo, bateria
ANTONIO SÁNCHEZ SPECIAL QUARTET WITH DONNY McCASLIN, MIGUEL ZÉNON & SCOTT COLLEY
Ikus-entzuleek Birdmanen plano-sekuentzia batean ezagutu zutenerako (Mexikoko bateria-jotzailea izan zen soinu-bandaren egilea), Antonio Sánchezek ibilbide profesional luzea zuen egina benetako izarren alboan: Gary Burton, Chick Corea, Danilo Pérez edo Pat Metheny adiskide eta bultzatzailea.
Horien alboan ondu zen, gaur den musikari handia bihurtu arte: benetako maisu bat, testuinguru orotan musikari dinamika eta oreka ematen trebea. Bakarlari gisa dagoeneko egin duen disko-sorta ederra edozein moldetan aritzeko gaitasunaren eta egungo jazzaren aristokrazian duen eraginaren isla da; hara, ez gaitu harritzen bere grabazioetan izen handiak aurkitzea –Scofield, Mehldau, Lovano, Potter, McBride edo Patitucci, esaterako– bera ere horietako bat baita, handia benetan.
- Donny McCaslin, saxo tenor
- Miguel Zenón, saxo alto
- Scott Colley, contrabajo
- Antonio Sánchez, batería
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 17
- Ordutegia19:30
- Lekua Iradier Arena
Berpizkundearen plaza, 6
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa30 €
- Sarrerak Erosi
- Web Iradier Arena


