"Espejismo"
FestiKale 2021 programaren baitan.
Espejismo
Ikusleek, Alicia errugabearen moduan, kristala zeharkatuko dute Ispilu Beltzaren lekurik sakonenean murgilduz: argia nagusi den mundu ilunean, izaki dotoreak, lotsagabeak, samurrak, gaiztoak, bakartiak, probokatzaileak eta umore garratz eta adarjotzailez betetako arimak bizi diren lekuan.
Ilunpetik ateratako pertsonaia androgino eta bitxi batek, hiru txotxongilolariren laguntzarekin, mundu paralelo batean murgilduko gaitu kristalaren beste aldetik. Ispilu honek ikusten duena deformatzen du, gure bekatuak eta makurkeriak batere lotsarik gabe erakusteko.
Musika, argia, iluntasuna, objektuak, txotxongiloak eta aktoreak ispilutik atera eta sartzen dira. Ispilu horrek harrapatu eta irentsi egingo ditu, zulo beltz handi batek bezala.
El espejo negro
Ángel Calvente idazle andaluziarrak sortu zuen 1989an, hizkera garratz eta adarjotzailearekin. Haren ikuskizunak probokatzaileak, berritzaileak eta teknikoki akatsik gabeak dira, eta antzerkia egiteko estilo eta modu bat markatu dute, txotxongiloen antzerki-estilo berri baten sortzaile gisa identifikatzen dutena, hau da, ukitu guztiz originalekoak, eta El Espejo Negro jatorrizko deitura duen marka eman die bere ikuskizunei.
Angel Calvente hasieratik saiatu da txotxongiloaren mundua duintzen El Espejo Negro konpainiaren bidez. Txotxongiloen antzerkiak helduentzat zein haurrentzat dituen aukeren adierazle nagusietako bat da gaur egun. Gaur egun erreferentzia da txotxongiloaren antzerki-munduan.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaEl Espejo Negro
- Data 2021(e)ko Uztailak 17
- Ordutegia20:00
- LekuaZigiotia Antzokia (Ondategi)
Zigoitia - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


