"Cómo domé un caracol en tus senos"
Hemen duzue maitasunari, desamodioari eta horrek guztiak dakartzan ondorioei buruzko igorlerik gabeko gutuna. Alegiazko kabaret poetiko, erotiko, komiko, erromantiko eta zentzugabea. Bihotza irekirik dakarren maitale amorratua. Zuzeneko musikari esker, gure pasio ahaztuen bazterretara garraiatuko gaituen kabareta.
Mesedez, utz itzazue zuen uko, atzera-egite eta aitzakiak sarreran aurkituko duzuen kutxan. Horren truke, guk gure bihotzak bularretatik atera eta eszenatokian utziko ditugu opari gisa. Baldintza bakar batekin, izaren arteko maitasunaren legea betetzea: bitartean aitortuko dizuegunari buruz, ostean galderarik ez egitea.
Zatozte, zatozte bihotzaren anfiteatrora! Behatu ezazue bizirik jarraitzen duzuen ala ez. Baieztatu zuen bihotzak odoletan dauden, ala denbora gehiegi ametsetan daramaten. Haien taupadak entzungo dituzuela zin egiten dizuegu.
Emanaldiak
Uztailak 16, ostirala, 20:00
Uztailak 17, larunbata, 20:00
Uztailak 18, igandea, 12:00 eta 19:00
Uztailak 23, ostirala, 20:00
Uztailak 24, larunbata, 20:00
Uztailak 25, igandea, 12:00 eta 19:00
Uztailak 30, ostirala, 20:00 ***emanaldiaren ondoren, topaketa bat egongo da publikoarekin
Uztailak 31, larunbata, 20:00
Abuztuak 1, igandea, 12:00 eta 19:00
Abuztuak 6, ostirala, 20:00
Abuztuak 7, larunbata, 20:00
Abuztuak 8, igandea, 12:00 eta 19:00
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaPabellón 6ko Gazte Konpainia
- Data 2021(e)ko uztailaren 16(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 8(e)ra
- Lekua Pabilioi 6
Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
Bilbao - Zenbatekoa17 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Pabilioi 6


