Ostegunetan, Jazza: Yuvisney Aguilar & The Cubintage
Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe OSTEGUNETAN, JAZZA programak lau kontzertu eskainiko ditu: Uztailak 8, osteguna. The New jazz Collective; uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage. Uztailak 22, osteguna. Terela Gradin Sings Caymmi. Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage
Nazioarteko jazza. JAZZ KUBATARREKO banda. Yuvisney Aguilar, tinbalak eta ahotsa. Ivan “Meloia” Lewis, pianoa eta koruak. Ivan Ruiz, kontrabaxua eta koruak. Juan Viera, kongak eta koruak. Ángel Herrera, perkusio txikia eta koruak.
Musika kubatarra, 50eko eta 60ko hamarkadetako estilokoa. “The CUBintage” Yuvisney Aguilarren proiektu berria da, 50eko eta 60ko urteetako musika kubatarrean oinarritua, non maisu handiek, besteak beste Bebo Valdes, Armando Romeu, Israel “Cachao” López, Pedro Justiz “Peruchín” eta Guillemo Barretok estilo berezi-berezia sortu baitzuten musika latinoaren unibertsoan, halako bide ongi zedarritua eta nahastezina mundu osoan ezarrita.
Piano akustiko, kontrabaxu eta hiru perkusio-jotzailek osatzen dute boskotea, non musikariak kantari ere aritzen baitira, “jazz kubatarra”-ren soinu eta izaerarekin bat. Guztien artean curriculum erraldoi eta ikaragarria osatzen dute; izan ere, puntako artista garrantzitsu hauekin eta askoz gehiagorekin lan egin izan dute: Paquito d ‘Rivera; Celia Cruz; Richard Bona; Chuck Loeb; Arturo Sandoval; Ara Malikian; Jerry González; Mulgrew Miller; Omar Alfanno; Elíades Ochoa; Dave Murray; Néstor Torres; Café Quijano, Ana Belén, José Luis Perales.


