Gasteizko Jazz Jaialdia 2021: PABLO M. CAMINERO TRÍO + THUMBSCREW (TOMAS FUJIWARA, MICHAEL FORMANEK, MARY HALVORSON)
2021eko Gasteizko Jazz Jaialdiaren barruan.
PABLO M. CAMINERO TRIO
Martín Caminero (Gasteiz, 1974) aurkezteko orduan, Chano Dominguez, Arcángel, Gerardo Nuñez, Niño Josele, Jorge Pardo eta Rosario La Tremendita aipatu behar dira nahitaez. Nortasun handiko artistak dira horiek guztiak, alboan dutenei maila berekoa eskatzen dietenak; hara, jazz flamenkoko kontrabaxu-jotzaile nabarmenenetako bat izateaz gain, Morentek “el pellizco” deitzen zuen horren jabe da Pablo, eta eskuzabaltasun osoz xahutzen du nonahi: balleterako lanetan, Bachekiko miresmena nabarmentzen duenetan, Flamenco Standards talde-proiektuan, eta, batez ere, bere izenean kaleratzen duen disko guztietan.
Bere boskote txalotuari tarte batez atseden emanda, oraingo honetan Al toque aurkeztuko digu; bertan gitarra-jotzaile kuttunen konposizioak moldatu ditu, lagun dituela Moisés P. Sánchez pianoan eta Paquito González perkusioan.
- Moises P. Sánchez, pianoa
- Pablo Martín Caminero, kontrabaxua
- Paquito González, perkusioa
THUMBSCREW (TOMAS FUJIWARA, MICHAEL FORMANEK, MARY HALVORSON)
Bi hamarkadako ibilera profesionala bete duelarik, Massachusettseko Mary Holvorson gitarra-jotzaileak ez du apenas zor agerikorik hastapeneko erreferenteekiko. New Yorkeko undergoundaren, John Zorn-en eta Marc Ribot-en DNA bihotz-muinean ondo txertatuta dituen arren, Halvorsonek bere bideari ekin dio. Agian ongi dakielako axola duen obra bakarra bidea bera, batzuetan bere lanak behin-behineko zirriborroa ematen du, produktu ondo amaitua baino.
Esperientzia benetan kitzikagarria da Halvorsoni jarraitzea, estereotipo eta arau guztietatik aske lurralde berriak esploratu eta bereganatzen dituenean. Halvorsonen jazzari edo, are gehiago, inprobisazio askeari buruzko ikuspegia egongaitza da, bitxia, erradikala… boteretsua. Horrelakoxea da Michael Formanek (kontrabaxua) eta Tomas Fujiwara (bateria) lagun dituela Thumbscrew diskoan proposatzen duen musika.
Ez da gauza erraza batere zirrararik ez sentitzea.
- Mary Halvorson, guitarra
- Michael Formanek, contrabajo
- Tomas Fujiwara, batería
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 15
- Ordutegia19:30
- Lekua Iradier Arena
Berpizkundearen plaza, 6
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa30 €
- Sarrerak Erosi
- Web Iradier Arena

