Kultura eguzkitan (Elgoibar): Elgoibarko Musika Banda

Elgoibar 2021(e)ko Uztailak 11
  • Kultura eguzkitan (Elgoibar): Elgoibarko Musika Banda

Heldu da dagoeneko uda, eta Elgoibarko Udalak kulturarekiko egiten duen apustua berretsi eta kalera atera du, oporraldian zehar protagonismo berezia emateko.. 

Izan ere, uztailean eta abuztuan zehar, kultur ekintza eta ekitaldiak nagusi izango dira herrian, eta, eguraldi onaz baliatuta, indarra hartuko dute aire librean egingo diren ekitaldiek. 

Horri jarraiki, bai uztailean, bai abuztuan, ‘Kultura eguzkitan’ deituriko ekitaldi zikloa antolatu du Udalak, uztailaren 2tik 23ra lehena eta abuztuaren 6tik 29ra bigarrena. Horren baitan, hainbat ikuskizun eta emanaldi eskainiko dira aire librean, hain zuzen, Kalegoen plazan (euria eginez gero, Maalako parkean egingo dira). 

Horrez gain, noski, uda osoan zehar, bestelako kultur ekintzak ere eramango dira aurrera, hala nola bideo foruma, emakumeentzako jabekuntza tailerra, Olasoko San Bartolome antzinako parrokiako ataria ikusteko bisita gidatua, hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria…

Uztailean, doako ikastaroak aukeran

Kultur programaz harago, uztailean zehar, hainbat doako ikastaro eskainiko dira KZgunean, esaterako: Smartphone eta Tabletei buruzkoa eta Instagrami buruzkoa. Lehena uztailaren 8tik 16ra egingo da, eta bigarrena, berriz, uztailaren 21ean eta 22an. Informazio gehiago eskuratu ahal izango da, aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus). 

Abuztua, kirolaren hilabetea

Uda honetan egongo da zer eginik Elgoibarren, aipatutako ekintza egitarauaz gain, abuztuan, kirol programa aberatsa egongo delako aukeran. Horren baitan, esaterako, LXXIV. Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa, pilota, eskubaloia edota futbol txapelketak jokatuko dira herrian. 

Udalaren nahia da oporraldian herritarrei kultura edota aisialdi aukera anitza eskaintzea, eta, bereziki, eguraldi onaz baliatuta, kultura edota bestelako ekitaldiak herriko txoko eta bazter guztietara zabaltzea, herritarrek aire librean, kultur edo aisialdi ekintza desberdinez goza dezaten. 

Ane Beitia alkateak eta Andrea Arriola Kultura zinegotziak nabarmendu dute “inoiz baino beharrezkoagoa da kultura egun. Pandemia garai zaila bizi izan dugu, eta herritarrek zein bisitariek kaleaz gozatu nahi dute, ekitaldiez… udak ere laguntzen du horretan. Eta kulturaren eta sormenaren industriak ere behar gaitu gu. Pandemia garaian ere, Udalak, segurtasun oro bermatuz, kultur-agendari eutsi dio, eta Herriko Antzokian ekintza eta ikuskizun andana eskaini dugu. Udan, bide horri jarriki, kulturarekiko apustua berresten dugu”. 

PROGRAMA

UZTAILA: 

  • Uztailaren 2tik 23ra ‘Kultura eguzkitan’: 19:00etan Kalegoen Plazan
    • Uztailak 2: Mauxitxa Band
    • Uztailak 3: Satorra eta gu (musika emanaldia), Herriko Antzokian
    • Uztailak 9: Zirika Zirkus: hemendikarra
    • Uztailak 11: Elgoibarko Udal Musika Banda
    • Uztailak 16: Rojo telón: Korapiloa
    • Uztailak 23: Nazioarteko Folklore Jaialdia (Maalako parkean)
  • Uztailak 2: Bideo foruma “Locas de alegría”, Loredi Salegi
    • 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 
    • Antolatzailea: Haizea.
  • Uztailak 11
    • Diana herriko dultzaineroekin 10:00etan
    • Udal Musika Banda 12:30ean
  • Uztailak 19: Emakumeentzako jabekuntza tailerra: 'FEMINISMO ZOROAK', Loredi Salegi
    • 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 
    • Antolatzailea: Berdintasun Saila. 
    • DOHAINIK/IREKIA.
  • Uztailak 24: hil bukaerako nekazaritza eta abeltzainza feria
    • 09:00-14:00 Kalebarren plazan.

Doako ikastaroak KZgunean: 

  • Uztailaren 8tik 16ra: Smartphoneak eta tabletak: zure android gailua erabiltzen ikasi.
    • 09:00-11:00
  • Uztailaren 21ean eta 22an: Instagram: erakutsi zure argazki eta bideo onenak. 
    • 09:00-11:00

 

ABUZTUA

  • Abuztuaren 6tik 29ra ‘Kultura Eguzkitan’: 
    • Abuztuak 6: Markeliñe Cheff Nature
    • Abuztuak 23: Olasoko San Bartolome ataria bisita bidatua (10:00-12:00 bitartean Olason). 
    • Abuztuak 27 Hortzmuga: bidearen amaieran
    • Abuztuak 29: Dantza solteko txapelketa
  • Abuztuak 24: Diana Udal Txistulari Taldearekin. 
    • 09:00etan
  • Abuztuak 28: hil bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria
    • 09:00-14:00 Kalebarren plazan.

Kirol egitaraua: 

  • Abuztuak 23: LXXIV Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa. 
    • 09:00etan 23 urtez azpiko afizionatu mailakoentzat (19-22 urte). Lasterketa honek Lehendakari Txapelketarako puntuak emango ditu. 
    • Irteera: 9:00etan, Kalegoen plazan. Irteeran, KOLDO LIZARRALDERI OMENALDIA. 
    • Helmuga: 12:00etan, Idotorben. 
    • Jarraian: Sari banaketa. 
    • Antolatzailea: Gure Bide Txirrindulari Elkartea
  • Abuztuak 23: Mastercup Caixabank pilota profesionaleko txapelketaren jardunaldia. 
    • 22:15ean, Ikastolako frontoian. AFORO MUGATUA.
  • Abuztuak 24: Mastercup Caixabank pilota profesionaleko txapelketaren jardunaldia. 
    • 18:00etan, Ikastolako frontoian. AFORO MUGATUA.
  • Abuztuak 28: Eskubaloi txapelketak. 
    • 16:00etatik aurrera Olaizaga kiroldegian. 
  • Abuztuak 28: Elgoibarko hiria futbol txapelketa: 
    • 17:00etan, HAUNDI – OSASUNA (OJM) 
    • 18:00etan, REAL SOCIEDAD (OJM) – OSASUNA (OJM) 
    • 19:00etan, HAUNDI – REAL SOCIEDAD (OJM) 
    • Antolatzailea: CD ELGOIBAR.
elgoibar.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKalegoen Plaza
    Elgoibar
  • ZenbatekoaDoan

Non