aRo
aRo (Aroa Lasa Letona) lasarteoriatarrak BANOA estreinako lan laburra aurkeztu du. Arramazka rock taldearekin ezagutu genion ahotsa, baina urrats propioa bestelakoa du. Kantaera lasai eta goxoarekin ageri zaigu, lehen pertsonan eta nahiko biluzik, pop doinu atseginekin batera. BANOA barruko hainbat korapilo askatzeko ariketa bezala sortu zela dio. Gartxot Unsain Letonarekin batera hezurmamitu du 5 kantuz osatutako EPa. Bere laguntza izan du lanaren produkzioan eta berarekin jardungo du zuzenekoan ere.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Uztailak 10
- Ordutegia19:00
- Lekua Manuel Lekuona Kultur Etxea
Geltoki, 18
Lasarte-Oria - Zenbatekoa5,50 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Manuel Lekuona Kultur Etxea
- Info Gehiago


