"Mínimo Pésimo"

Lekeitio 2021(e)ko Uztailak 9
  • "Mínimo Pésimo"

KALEKA 2021 - Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia

Máximo Óptimo eguneroko objektuekin egiten den poltsikoko zirku jatorra dugu. XXI. mendeko bufoia, kaleak eskaintzen duen bat-batekotasuna eta pailazoaren keinu komikoa elkartzen dituena. Artista xamurra, umore zirikatzaile eta bizkorra, ekintza arriskutsuez jositako ikuskizuna eskaintzen duena, ileak ere tente jarriko dizkizutenak, bide batez egoera dibertigarri eta ez ohikoak sortaraziz. Barregarria eta, era berean, hunkigarria.

OHARRA: Sarrerak dohainik 2 ordu lehenago eskuragarri bertan.

 

kaleka.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMáximo Óptimo
  • Data 2021(e)ko Uztailak 9
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAbaroa jauregiko lorategia
    Lekeitio

Non