"Errimak bi oinetan"

Deba 2021(e)ko Uztailak 9
  • "Errimak bi oinetan"

Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtu du.

GARAI BATEKO ETA GAURKO BERTSO ETA DOINUEZ OSATUTAKO EMANALDI ENTRETENIGARRI ETA DIBERTIGARRI BAT.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diete ahotsa.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu

 

deba.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaHaatik Dantza Konpainia
  • Data 2021(e)ko Uztailak 9
  • Ordutegia22:00
  • LekuaZumardiko karpa
    Deba
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non