Butoh Dantza Tailerra, Gonzalo Catalinas Gállegorekin
FestiKale 2021 programaren baitan.
Butoh Dantza Tailerra
Eratzen gaituen gauzarik ezkutuenarekin eta kaotikoenarekin harremanetan jartzea eta haren ahotsa gorputzean sentitzea izango litzateke Butoh-ren funtsa. Gorputzak, adierazpen-meditazio baten bidez, giza irudiaren dekonstrukzioa erakusten du, krisi existentzialean eta inkontzientearen, senaren eta paradoxikoaren boterean sakontzen duena. Ezezagunaren miaketa hori aukera bat da gorputzean lotan itxaroten dauden gure izatearen alderdiekin harremanetan jartzeko, eta potentzial horri bide ematen dio modu artistikoan. Proposamen horretatik abiatuta, Butoh dantzaria munduarekin harremana izaten saiatzen da ikasitako gorputz-ereduak apurtuz, poesiaren eta ametsaren bidez beste bide batzuk arakatu ahal izateko.
Dantza- eta antzerki-dinamika fisiko eta keinu bidezkoaren bitartez eta metaforaz betetako entrenamendu-errutinen bitartez, taldeko kontzientzia-egoera asaldatuak eragiten saiatzen naiz.
Gonzalo Catalinas Gállego
Diziplina anitzeko artista izanik, goiz sortu zen antzerkiaren arloan nuen interesa. Madrilen egin nituen Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arteterapiako Masterra, eta bideoan eta performancean fokatu nintzen. Han izan nuen Butoh dantzarekiko nire grinaren berri.
Duela hamabost urtetik, ikus-entzunezkoetako irakaslea naiz Aragoiko arte eta diseinu ikasketetan. Gaur egun, Butoh dantzaren diziplinarteko laborategi bat dut Zaragozako Luis Buñuel Zentro Sozial Komunitarioan, eta noizbehinka tailerrak eskaintzen ditut Espainian, Ingalaterran, Alemanian, Italian edo Turkian.
Zaragozan lanean aritu naiz Dies Irae, Ana Continente eta Romperlanzas konpainiekin. Hainbat artista nazionalekin (Nacho Arantegui, Ernesto Sarasa, Cuerpo Transitorio, La Espiral del Silencio, Acciones Imaginarias, El Ojo Mecánico) eta nazioartekoekin (Minako Seki, Wangnin Bunmei, Antony Maubert) lan egiten dut. Hainbat performance eta antzerki-, musika- eta koreografia-ikuskizun egin ditut, eta modu aktiboan parte hartu dut baterako sorkuntza-jaialdietan, hala nola Nowhere, BBB, Agni Spirit, Own Spirit, Mugarik gabeko dantzak eta AUM jaialdietan.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2021(e)ko uztailaren 9(e)tik 2021(e)ko uztailaren 11(e)ra
- OrdutegiaUztailak 9, 19:00 / uztailak 8, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 / uztailak 11, 10:00-14:00
- Lekua Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)
Bengolarra, 1
Zigoitia - Zenbatekoa60 €
- Sarrerak Erosi
- Web Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa)


