"Azken eguzkilorea"
Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko.
Beraz, adorez bete eta Mari jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta badakien basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela.
Hemendik aurrera, Kattalin mitologian murgilduko da, haziko den azken eguzki-lorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, galtzagorriak... ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.
Patata Tropikalak beste abentura batean murgilduko gaitu. Bertan, txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu. Euskal kulturaren adierazgarria den mitologia landuz era berritzaile batean.
- Konpainia: Patata Tropikala Teatro
- Publikoa: Haurrentzako ikuskizuna
- Bertsioak: Euskara eta gaztelania
- Webgunea: patatatropikala.com
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaPatata tropikala
- Data 2021(e)ko Uztailak 9
- Ordutegia19:00
- LekuaEuskal Herria plaza
Zestoa - HizkuntzaEuskara


