"Homenaje a Astor Piazzola"

Valtierra 2021(e)ko Uztailak 8
  • "Homenaje a Astor Piazzola"

Kultur 2021 programaren baitan.

Astor Piazzollaren musika. Ikuskizuna, kontzertu desberdina giro desberdin batean, ikusle guztiendako. “Tangoaren etsaia... Bai, hala da, tangoaren etsaia naiz, haiek tangotzat ulertzen dutenarena. Haiek “compadrito”an sinesten segitzen dute. Nik, ez. “Farolito”an sinesten dute. Nik, ez. Dena aldatu bada, Buenos Airesko musikak ere aldatu behar du. Asko gara tangoa aldatu nahi dugunak, baina erasotzen nauten jaun hauek ez dute ulertzen eta ezta sekula ulertuko ere. Aitzina segituko dut, haien gogoz bestera” (Ástor Piazzola, 1954).

Gurasoek ez zioten utzi Carlos Gardelekin biran bandoneona jotzera joatera. Hori dela eta ez zen Gardel hil zen istripuan hil. Hala esan zion Gardelek: «Handia izanen duk, mutil, hala esaten diat nik. Egin ezak kontu: tangoa espainiar batek bezala jotzen duk». Ástorrek hamalau urte zituen orduan: “Nire bizitzako lehen tangoa eta Gardel alboan izanen! Ez dut sekula ere ahaztuko”.

Aspaldiko tango-dantzari eta -kantariekin izandako eztabaidaz, Lalo Schifrinek hala esan zuen: “Elkarrekin bazkaltzen ari ginela, Astorrek esan zidan triste eta atsekabetua zegoela meritua onartzen ez zioten tango-dantzari eta -kantariekin eta gai horrekin zebilen, etengabe.  Ástor: ez egin kasurik esaten dizutenari. Zuk egiten duzuna tangoa dela edo ez dela, ez da zure arazoa. Zu Piazzolla egiten ari zara”.

KIDEAK

  • Carmen Larraz: dantza 
  • Anna Radomska:biolina 
  • David Johnstone: biolontxeloa
  • Xabier Olazabal: akordeoia / Aktorea 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 8
  • Ordutegia21:00
  • LekuaItxaropenaren Parkea

    Valtierra
  • HizkuntzaGaztelania

Non