Santi El Mago: "Es solo magia, pero me gusta"

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 5
  • Santi El Mago: "Es solo magia, pero me gusta"

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Helduek eta adingabeek gozatu, ondo pasa eta magian sinets dezaten bereziki diseinatutako magia showa. Oso ikuskizun dinamiko eta bisuala, magia eta umorea uztartzen dituena, efekturik sinpleena ilusio magiko bihurtuz, non ezinezkoa dena errealitate bihurtzen den. Desagertzen diren musuzapiak, berrosatzen diren egunkariak, ikusleen karta-igarkizunak, errealitate bihurtzen diren marrazkiak...

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak ekainaren 28tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua. 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Uztailak 5
  • Ordutegia19:30
  • LekuaXake Plaza (Bagatza)
    Barakaldo
  • HizkuntzaGaztelania

Non