Dazz Jazz zikloa 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 8(e)ra
  • Dazz Jazz zikloa 2021

Guztira lau kontzertu eskainiko ditu Dazz klubak antolatutako Dazz Jazz jaialdiak Gasteizen, uztailaren 5etik 8ra bitartean, Gasteizko Udalaren, Jesus Guridi musika-kontserbatorioaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, Jesus Guridi musika-kontserbatorioko zuzendariorde Ibon Zamacola, Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibáñez de Opacua eta jaialdiaren antolatzaile Beñat Lasagabaster izan dira ekimenaren seigarren edizioaren aurkezpenean.

Antolatzaileek egin duten ahalegina azpimarratu du Estíbaliz Cantok. “Pandemia dela eta, ahalegin berezia egin beharra daukagu kultur jarduerak eskaintzeko, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartuz, eta kostu handia dauka horrek, baina merezi du. Artistak publikoarekin berriro biltzea da saririk onena.”

Uztailaren 5ean, astelehenez, hasiko da egitaraua, Jorge Pardo Tríoren kontzertuarekin, eta hilaren 6an Alfredo Rodríguez Tríoren txanda izango da. Andrea Motis Quartet hilaren 7an arituko da, asteazkenez, eta hilaren 9an, ostiralez, Sacatubón.

Jesus Guridi musika-kontserbatorioan izango dira emanaldiak, 20:00etan. Sarrerak 5 euroan erosi daitezke, www.musikaze.net webgunean, eta abonamenduak, berriz, bai webgune horretan, bai Dazz klubean (Aiztogile kalea, 60; Gasteiz).

Bi master class ere izango dira. Hilaren 8an, ostegunez, Roberto Pachecorena, eta hilaren 9an, ostiralez, Alfredo Rodríguezena, biak ere 11:00etan.

Programazioa

UZTAILAK 5, ASTELEHENA 20:00etan 15€/22€

Jorge pardo trance trio

  • Jorge Pardo: Saxoa eta txirula
  • Bandoloero: Perkusioa
  • Melón Jiménez: gitarra

UZTAILAK 6, ASTEARTEA 20:00etan 15€/24€

Alfredo Rodríguez trío

  • Alfredo Rodríguez: Pianoa
  • Yarel Hernández: Bajo elektrikoa
  • Michael Olivero: Bateria

UZTAILAK 7, ASTEAZKENA 20:00etan 15€/24€

Andrea Motis Quartet

  • Andrea Motis: Ahotsa eta tronpeta
  • Joan Chamorro: kontrabaxua
  • Josep Traver: gitarra
  • Christoph Mallinger: biolina

UZTAILAK 8, ASTELEHENA 20:00etan 15€/20€

Sacatubón

  • Roberto Pacheco: Tronboia, zuzendaritza eta konposaketa
  • Roberto Bazán: Tronboia
  • Paco Soler: Tronboia
  • Pablo Martínez : Tronboia
  • Tony Molina: Tronboia
  • Satxa Soriatzu: Pianoa
  • Miguel Sempere: Baxu elektrikoa
  • Juanma Urritza: Bateria

Sarreren salmenta

Dazz: Aiztogile,60 kalea Vitoria-Gasteiz

OnlineSarrerak - Dazz Jazz - Musikaze.com

 


Laburrean

Non