The Binilo's

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Uztailak 3
  • The Binilo's

Belar Sounds 2021 programaren baitan.

The Binilo's bikote musikal umoristikoa sortu zuten 2016an Irantzu eta Oier Garamendik (hortik dator “bi-nilos” hitz jokoa). Bakoitzak zituen taldeen alternatiba gisa hasi ziren kontzertuak ematen, formatu txikian. Handik gutxira, proiektua sendotzeko asmoarekin eta Oierren antzerki formakuntza baliatuz, kontzertu horiek musika ikuskizun bihurtu zituzten. Horrela, emanaldia 50-60. hamarkadako zuzeneko irratsaio gisa aurkeztea erabaki zuten, garaiko iragarkiak txertatuz, umorez beteriko gidoi batekin eta, nola ez, abestiekin.

Handik urtebetera Xabier Torralbas kontrabaxu jolea gehitu zitzaien, beranduago Alex Lópezek testigua hartuko zuelarik. Alexekin batera, ibilbide gogotsu eta arrakastatsua izan dute 2020ra arte: sariak jaso dituzte, telebista eta irratietan agertu dira eta hainbat jaialdietan hartu dute parte. Ostean, 2020tik aurrera, bikote bezala jarraitu dute, noizbehinka kontrabaxu-jotzaile zehatzen partaidetzarekin.

Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

 




Laburrean

Non