"Goodbye Persil"

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 2(e)tik 2021(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • "Goodbye Persil"

Bilboko Kalealdia 2021 - Kaleko Antzerkiaren eta Arteen XXII. Jaialdia

Goodbye Persil - Kaleko antzerkia (40 min). 8 urtetik gorakoentzat.

"Bi gizonezko Twingo gris baten barruan, hiriko lorategi publiko baten inguruan. Gidaria, txikia, alkandora zuria, gorbata beltza, ile beltza ukitu grisekin eta, bidaiaria, 1,90 m inguru, ile luze beltza, kolore bereko bizar luzea, galtza zuriak, koadroen alkandora". Hori izan zitekeen poliziaren adierazpena, misio susmagarri batetik irten diren bi anaia horiei buruzkoa. Diskrezioa, trebetasuna eta konplizitatea izango dira beren helburua lortzeko gakoak! 50 metroko bidaia errepidean.

GONBIDAPENAK ETA SARRERAK

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da (*); lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, HEMEN. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak eta horiek dituztenak ordu erdi aurretik has daitezke sartzen esparrura.

Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute. Guztiz debekatuta dago eserlekuak mugitzea eta kontzertuan jaikitzea.

Nahitaezkoa da indarrean dauden babes eta higiene-neurriak betetzea. Arau eta neurri horiek ondorengo webgunean daude jasota: www.bilbokokalealdia.eus.

NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA IKUSKIZUN OSOAN.

*JEAN PHILIPPE KILOLASen CALOR ikuskizuna: Sarrera 3 €; HEMEN eskuratu daitezke. Batutako dirua ADEMBI – Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteari emango zaio.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaL'Arbre à vache
  • Data 2021(e)ko uztailaren 2(e)tik 2021(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 2 eta 3: 19:15
  • LekuaAreatza

    Bilbao

Non