Txikiren umorezko bakarrizketa: "40 urte eta aldapan behera niek!"

Lekeitio 2021(e)ko Uztailak 1
  • Txikiren umorezko bakarrizketa: "40 urte eta aldapan behera niek!"

Txikik ia 20 urte daramatza EHko ehunka txokotan emanaldiak eginez. Bere azken umorezko bakarrizketak 40 urte betetzearen komeriak ditu ardatz. Bertan, bidaia batean zehar murgilduko gara bere belaunaldikoak nolakoak ziren kontatuko digularik: supositorioak, Adidas txandala, marradun kamiseta, eta super pop garaiak gogoratuz. Eta, bestetik, 40 urte betetzearen kalbarioaz arituko da: kuadrilaren aldaketa, janaria, poteoa, maitasuna, herriko jaien ospakizuna... 40 urte eta 40 barre eragiten dituen ikuskizuna.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Uztailak 1
  • Ordutegia20:00
  • LekuaGalarrena taberna
    Lekeitio
  • HizkuntzaEuskara

Non