"Dantzari-dantza"

Berriz 2021(e)ko Ekainak 29
  • "Dantzari-dantza"

Berrizko kultura egitaraua: 2021eko ekaina eta uztaila (PDF - 534 KB)

Durangaldea, ohituretan aberatsa eta tradiziotan ugaria izan da. Tradizio horietariko bat DANTZARI-DANTZA izenez ezagutzen den dantza-sorta dugu. Humdboldt alemaniarrak 1881ean argitaratutako liburuan ematen du dantzaren berri. Ordutik hona tradizioak etenik gabe jarraitu du bizirik, eta baita zabaldu ere Euskal Herriko bazter guztietara. Agintariena edo ikurrindantzarekin hasten da; agintariei egiten zaien begirunezko dantza da, talde bakoitzak bere bandera astinduz. Ondoren, Zortzikoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata-jokoa (txikia eta handia), Makil-jokoa eta Txotxongiloa egiten dira. Banango, Binango, Launango eta Zortzikoan, dantzari-kopuruen
arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik. Ezpatajokoan eta Makil-dantzan tresnak erabiltzen dira. Eta Txontxongiloak, lapur bat atxilotu eta hil zutenekoa gogoratzen omen du. Horren ostean esku-dantza egiten da. Aurresku eta atzesku doazen dantzariek, herritarrak ateratzen dituzte dantzara.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Ekainak 29
  • Ordutegia13:00
  • LekuaEskolako patioa
    Berriz
  • ZenbatekoaDoan

Non