Aitor Etxebarria + Ainara LeGardon + Moxal

Galdakao 2021(e)ko Ekainak 27
  • Aitor Etxebarria + Ainara LeGardon + Moxal
    Aitor Etxebarria

Kaiola Festibala 2021 programaren baitan.

Aitor Etxebarria

Gera zaitez. Itxi begiak eta entzun. Aitor Etxebarriak bere abestiei forma ematen dienean, badirudi mundua isilean gorde nahi duela, bizi dugun bizitza edertasunez betetzeko. Dotorezia eta gehiegikerietatik urrun, Markak dokumental txalotuaren BSOren sortzaileak istorioak kontatzeko zaletasuna berresten duen album batekin itzuli da. Nihilism Part I (Mute/El Segell) tentsio, lasaitasun eta iluntasunaren artean art-rockerako bidaia kezkagarri batean eztabaidatzen diren 9 abestiz osatutako bilduma da. Hannot Mintegia ohiko taldekidearen gitarren eta Elena Setienen ("Little too Soon") ahotsaren laguntzarekin hazi dira konposizioak.

Ainara LeGardon

Res-cue. The archive in the mouth du izena Ainara LeGardonen lanik berrienak. Xabier Erkiziak ekoitzi du, eta kasete bikoitza, deskarga digitala eta liburua dituen kutxa edizio mugatu batean argitaratu da. "Arkeofonia-lana" da, eta artistak bere artxiboarekin hitz egiten du, musika, memoria eta denborari buruz hausnartuz eta kontatu ez dena berrinterpretatuz.

Moxal

Moxalen bigarren diskoa beste bat izan behar zen. Beste zerbait, beste abesti batzuk zeuden bidean, baina hau agertu da, Arrebetxe. Oinarrian 50garren hamarkadako Sovereing gitarra akustikoa eta gela bat. Arrebaren etxean dagoen gela horretan igarotako hilabete hauetan sortu eta burututako lana da. Gitarra eta gela bat, baina baita pelikulak, liburuak, soinu banda aurkituak eta basoak dihoena. Bakarrik sortutako diska da, baina ez bakardadean (edo alderantziz).


Laburrean

Non