Mû Mbana: "Nô Tchon"
Kultur 2021 programaren baitan.
Nô Tchon soinu biluziaren muturretara egindako bidaia da, lur hezearen eta milurteko egurraren lurrina duenera; Ginea Bissauko folklorea abiapuntu hartzen duen zeremonia honetan oraino esploratu gabeko tokietara eramaten du.
Proiektu honen buru Mû Mbana dugu, Gineako multiinstrumentista eta poeta. Mû Mbana murgiltzen da Lurrari zaion liturgia poetikoan, gure nagusiei zaien miresmenean, kolektibo moduan hobetzeko dugun erantzukizun eta konpromisoan, amodioa malgutasunetik eta errespetutik biziz, azken finean bizirik gaudela ospatzeko.
Abentura honetan dituen lagunak ezin egokiagoak dira. Javier Colinaren esperientziak eta handitasunak, Juan Carlos Aracilen adierazkortasunak eta intentsitateak eta Jesús Mañeruren errespetu eta sormenak inprobisazioz, ñabardurez, konplizitatez eta konfiantzaz beteko sonoritatea erakusten digute. Ez dira elkarrekin hasi berriak. Izan ere, 10 urte daramate, lehenago Nua Trío proiektuan aritu baitziren, soinu-proiektu berri honetan hasi arte. Diskoa zuzenean grabatu zuten AC Recoletos Jazz-en, Madrilgo Jazz Jaialdiaren barnean; Youcali Music-ek editatu du.
Musika bizia da, mugarik gabea; erritmoa eta melodiak nahasten dira sentsazioz beteriko emanaldian eta horrek kontzertuak ezin utzizkoak bilakatzen ditu. Gizateriari emandako besarkada optimista, zentzumenendako plazer hutsa.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Ekainak 25
- Ordutegia20:00
- Lekua Tafalla Kulturgunea
Hortanco kalea
Tafalla - Web Tafalla Kulturgunea


