"Las cuatro estaciones", Carmen Vidondoren erakusketa
Lau urtaroak bilduma urtaro ezberdinetako edertasuna biltzen saiatzetik sortu zen. Zorion, oroimin, alaitasun eta bake une txikiak dira, eta horietan islatuta ikus dezakegu geure burua, gure eguneroko bizitzaren parte direlako. Egunerokoa ezohiko bihurtzen duten uneak. Gelditu eta behatu besterik ez da egin behar.
Lau urtaroak izenburuarekin, nire egunerokotasunean beti dagoen musikari keinu bat egin nahi izan diot, eta koadro bakoitzerako abesti bat aukeratu dut esperientzia osoa izan dadin. Aretoan bertan entzun ahal izanen dituzu abesti horiek.
Espero dut zuen gustukoa izatea
Carmen Vidondo
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko ekainaren 25(e)tik 2021(e)ko uztailaren 4(e)ra
- LekuaVallesantoro Jauregia
Sangüesa/Zangoza - HizkuntzaGaztelania


