"Kotoiaren emakumeak"
Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumek. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, poesiak, argazkiak, literatura, moda...) emakume haien bizi istorioak kontatuko dira, haiek bizi zuten guzti hori azalduz.
Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zen, baina pixkanaka kutsu kulturala hartu zuen. Andoainen sortutako proiektu bat da. 1857-1965 urteetan, Andoaien, Algodonera Guipuzcoana izeneko lantegi bat izan zen. Bertan, langileen % 90 emakumeak ziren. Emakume guzti horiei omentzeko eta indartzeko asmotan, jaio zen Kotoiaren Emakumeak erakusketa. Hori, martxoaren 3tik 20ra, egon zen ikusgai Bastero Kulturgunean. Andoaingo ehun-fabrika itxi egin zenean, bertan lan egiten zuten emakume asko Bergarara joan ziren lanera, horregatik, proiektu honen bigarren geltokia Bergara da.
Erakusketa “Totem” (argazkian ikusgai) desberdinez dago osatua, eta bertan, poesiak, argazkiak, ilustrazioak... daude ikusgai. Andoaingo “totemak” txuri kolorekoak dira, Bergarakoak aldiz, urdinak; mahoi koloreari erreferentzia eginez.
Kotoiaren Emakumeak, esposizio jasangarria da. “Totem”ak Irizar fabrikako egurrez eta oihalez daude osatuak. Bestalde, Andoaingo zatiko oihalak, emakume batek eman zizkigunak dira. Horiek Andoaingo Algodonerakoak direla pentsatzen dugu. Bestalde, oihalak zintzilik dauden tutuak, Donostiako “Muchas Telas” dendakoak dira. Erakusketa honetan, berriak diren gauza bakarrak, aluminiozko tutuak dira.
Aipatu dugun bezala, erakusketa honek, “Algodonera San Antonio” lantegian lan egin zuten emakumeen bizi istorioak kontatzen ditu. Horretarako, 8 emakumeekin bildu gara, momentu zaharrak gogoratuz. Esposizioko totem askok QR kode bat daramate emakumeen ahots eta istorioekin. Halaber, istorio guztiak biltzen dituzten hainbat katalogo txiki egongo dira erakusketan.
BISITA GIDATUAK
Erakusketa bere baitan ondo ulertzen den arren (nahiko dokumentazio egongo da eskuragarri) hainbat bisita gidatu antolatuko dira euskara eta gaztelaniaz. Bisita hauetan, erakusketa azaltzeaz gaindi, hainbat anekdota eta kontu txiki era azalduko dira. Hauek dira datak:
- Uztailak 7, asteazkena, 12etan
- Uztailak 21, asteazkena, 12etan
- Uztailak 28, asteazkena, 12etan
- Abuztuak 4, asteazkena, 12etan
- Abuztuak 25, asteazkena, 12etan/18:00
- Irailak 1, asteazkena, 12etan/18:00
Erreserba egiteko deitu behar da.
UNITATE DIDAKTIKOAK
Aurretik, Udal Artxiboak, Berdintasuna eta Gazteria, Hezkuntza eta Partaidetza sailak “Ehun lantegiak Bergaran” unitate didaktikoa sortu zuten. Orain, gure erakusketak, hainbat bizi-istorio eta dokumentazioa gehitzen dizkio proiektu horri. Aipatutako unitate didaktikoa hemendik jaitsi daiteke: https://sites.google.com/view/ehunlantegiakbergaran.
HITZALDIAK
Moda azkarra dela eta, pixkanaka galtzen ari dira garai bateko lanak; adibidez, ehungintza. Emakume hauek egiten zuten lana garrantzian jartzeko, eta bizimodu jasangarri bat sustatzeko asmotan (kontuan izan behar dugu, emakume hauek guztiz modu jasangarrian bizi zirela; arropa haien artean trukatzen zuten, oihalak behin eta berriro konpontzen zituzten...) hitzaldi desberdinak egitea proposatzen dugu. Hitzaldi guzti horietan, jasangarritasunari garrantzia emateaz gain, “Algodonera de San Antonio” lantegian haria eta oihala nola lantzen zen azalduko dugu, prozesu guztiak ondo azalduz eta emakumeen testigantzak audio edo bideo moduan jarriz.
Data: 2021eko irailak 23, osteguna
Lekua: Seminarixoa
https://seminarixoa.eus/
- 10:00etan haurrei eskainitako hitzaldia.
- 18:00etan helduei eskainitako hitzaldia.
IKASTAROAK
Jarraian, kotoiz eginiko ikastaroak proposatzen ditugu. Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Lekua: Laboratorium
Apaindu kotoiarekin: Kotoizko bolatxoak erabiliz, kotoiaren lorea egingo dugu eta dekorazio pieza desberdinak sortuko ditugu.
Adina: 13 urtetik aurrera
Materialak: Kotoia, potoak, zintak, sokak, kola, kartoia
Eguna: 2021.10.02, larunbata
Ordua: 11:00
Kotoizko kala: Kala lorea egingo dugu kotoia erabiliz.
Adina: 6-12 urteko pertsonak
Materiala: Kotoizko diskoak, makilatxoak, guraizeak, kola, egurrezko makilak
Eguna: 2021.09.25, larunbata
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko ekainaren 25(e)tik 2021(e)ko urriaren 10(e)ra
- Lekua Laboratorium Museoa
Juan Irazabal pasealekua, 1.
Bergara - Web Laboratorium Museoa


