Batera: kultur proiektuak elkarrekin 2021 (aurkezpenak)
Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko irabazleek beren lanak aurkeztuko dituzte Oihanederren ekainaren 22tik 24ra:
- Ekainak 22, Larrugorritan (Jone Arriola): gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko seriearen lehenengo kapitulua estreinatuko dute.
- Ekainak 23, Loa loa, laguna (Maider Lasa): helduentzako sexu lo kantez osatutako diskoan oinarritutako ikuskizuna egingo du.
- Ekainak 24, Poliedro Vol. 1 (Eñaut Zubizarreta): biolontxeloa gaur egungo musiketara egokitutako kontzertua eskainiko du.
Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu egin dira. Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak, Itsulapikoa.eus plataformaren bidez, beren proiektuak gauzatu ahal izateko gutxieneko helburu ekonomikoak lortu dituzte. Proiektu bakoitza gauzatzeko 4.000 €tik gora izango dituzte eta ekainaren 22tik 24ra bitartean aurkeztuko dituzte Oihaneder Euskararen Etxean.
Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak ateratako diruarekin sexu lo-kantez osatutako diskoa (Loa, loa laguna), biolontxeloa gaur eguneko musiketara egokitutako kantuz eta partituraz osatutako disko-liburua ( Poliedro vol. 1) eta gazteei zuzenduta dagoen fikziozko seriea (Larrugorritan) garatuko dituzte, hurrenez hurren.
Baliabide ekonomikoak lortuta, orain sormen lanaren txanda izango da, ia hiru hilabete izango dituzte beren lanak gauzatzeko: bakoitzak beren lan-katea osatu beharko du, eta ilustratzaile, aktore, bideo-sortzaile, musikari, etab.ekin bat egin beharko dute elkarlanean beren proiektuak egikaritzeko.
Behin proiektuak garatuta, ekainaren 22tik 24ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte beren lanak: 22an, Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botasek osatutako taldeak Larrugorritan seriearen lehen kapitulua estreinatuko du; hurrengo egunean, 23an, Maider Lasak, Loa Loa laguna diskoa aurkeztuko du eta 24an, berriz, Eñaut Zubizarretak Poliedro Vol. 1 izenburupean biolontxeloa gaur eguneko musiketara hurbiltzeko osatu duen proiektua ardatz izanik kontzertua emango du.
Itsulapikoa plataformari eta Laboral Kutxari zein Vital Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiegu deialdi honetan emandako laguntza guztiagatik.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2021(e)ko ekainaren 22(e)tik 2021(e)ko ekainaren 24(e)ra
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)


