"90eko hamarkadako rocka"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 21(e)tik 2021(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • "90eko hamarkadako rocka"
    Conflict Noise

"90eko hamarkadako rocka" erakusketa, "50 urte rock Zorrotzan" zikloaren barruan. Erakusketa berria ekainaren 21ean hasiko da eta gutxienez hilabetez egongo da irekita Auzoka kultur zentroan.

 

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan zehar, "Rockaren hazia" erein zen Zorrotzan, baliabide gutxirekin eta errepresio-egoera batean, gure auzoko lehen rock akordeak jotzen hasteko arrakala aurkitu zuten hainbat musika-taldeak.

 

Lehen musikari belaunaldi hori ezinbestekoa izan zen gero talde gazteagoak sortzeko, sentitzen zutena abesteko gogo berdinarekin eta handiagoarekin; amorrua, inkonformismoa, frustrazioa, askatasuna (edo horren falta), maitasuna eta abar.

 

Musika-tresnak eta teknikak aurreratu joan ziren, binilotik kassettera pasa zen, eta laurogeita hamarreko hamarkadan ezaguna egin zen Compact Disc edo CDaren erabilera, non, hasiera batean, 80 minutuko audioa garbatzeko aukera zuten, ondoren, datuak, argazkiak, jokoak, bideoak eta abar grabatu zitezkeen.

 

Aurrerapen horien guztien ondorioz, musika eskuragarriagoa egin zen, eta taldeen eta estiloen aniztasuna areagotu zen. Panorama rockeroaren barruan, punka, trash metala, death metala eta black metala bezalako estilo berriak sortu ziren; aurreko erritmoak baino gogorragoak eta oldarkorragoak, baina haien jatorria ahaztu gabe.


Laburrean

Non