Peio Aguirreren hitzaldia: "Superficies pictóricas en la obra de Néstor Basterretxea"
Museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzeko hitzaldi zikloa.
Basterretxearen lehen bokazio artistikoa pintura izan zen. 1960an eskulturara eta zinemara jauzi egin zuen arren, pinturak eta marrazkiak beti lagundu zioten abstrakzio geometrikoaren eta figurazioaren artean. Barandiaran Galeriako Gaur Taldearen inaugurazio erakusketan, 1966an, eskulturaren eta paisaiaren eragina zuten lan abstraktu batzuk erakutsi zituen.
Obra
Titulurik gabe (1966)
Mihise gaineko akrilikoa
42 x 30 cm
Peio Aguirre arte kritikaria eta erakusketa independenteen komisarioa da. Nestor Basterretxeari buruzko bi erakusketaren komisarioa izan da: Forma eta unibertsoa (Bilboko Arte Ederren Museoan, 2013) eta Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bidez (Artegunea Kutxa, Donostia, 2020). Un retrato de N.B entsegu-dokumentua ere egin du. Nazio mailako eta nazioarteko hedabide eta aldizkari espezializatu ugaritarako idatzi du. 2019an Espainiako Pabilioiko komisarioa izan zen Veneziako 58. Bienalean.
Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Ekainak 17
- Ordutegia19:00
- Lekua San Telmo Museoa
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaGaztelania
- Web San Telmo Museoa


