"Errefuxiatuak. Herrimina, Memoria eta Erbestea"

Zarautz 2021(e)ko ekainaren 16(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • "Errefuxiatuak. Herrimina, Memoria eta Erbestea"
    Jesus Elosegui Aranzadiren lan hau biltzen du erakusketak, besteak beste

"Errefuxiatuak. Herrimina, Memoria eta Erbestea" erakusketa irekiko dute ekainaren 16an, Photomuseum Zarauzko argazki eta zinema museoan, eta uztailaren 25era arte egongo da bertan ikusgai historian zehar errefuxiatuek bizi izan dituzten baldintza gogorren lekukotasuna.

Hiru gunetan banatuta dago erakusketa, "Bidasoa", "Exodoa" eta "Memoria historikoa", eta argazkilari hauen lanaren laginak daude ikusgai berorietan: Andoni Lubaki, Diego Ibarra, Santi Palacios, Ricardo Garcia Vilanova, Javi Julio, Daniel Castro, Juantxo Egaña, Jesús Elosegui, Philippe Gaussot eta Arkaitz Saiz.

"Bidasoa" atalak gaur egun benetako bizitza baten xerka mugak zeharkatzen dituzten pertsonen joan-etorrien lekuko den ibaia du ardatz, bere garaian Gernikako, Durangoko, Bilboko, Otxandioko eta beste hainbat herritako bonbardaketetatik zein Portugalgo eta Espainiako diktaduratik ihesi zihoazenen harat-honatak ikusi zituen berbera.

"Exodoa" atalak, berriz, errefuxiatuek ametsa zuten baina bestelakoa den lurrera iristen direnean bizi dituztenak ditu kontagai.

Azkenik, "Memoria historikoa" atalak Gerra Zibiletik, Gerra Karlistetatik eta gerraoste krudeletatik ihesi irten zirenen argazkiak biltzen ditu. 

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 16(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non