La Pamplonesa musika banda: Udaberriko kontzertuak
La Pamplonesa musika bandak udaberriko kontzertuei helduko die, eta, oraingoan, lau kontzertu eskainiko ditu ekainaren 4, 11, 18 eta 25ean, ostiraletan, arratsaldeko 20:00etan, hiriko hainbat auzotan. Horrela, bere musika Iruñeko herritar guztiei helaraziko die. Kontzertuak Yamaguchi parkean, Mendillorrin, Iturraman eta Arrotxapean izanen dira. “La Pamplonesa auzoz auzo” izenburua duen zikloa gustu guztietarako pentsatuta dago, programetako konposizioak era askotakoak izanen baitira.
Lau emanaldi hauetan, Iruñeko banda entzun ahal izanen da, besteak beste, unean uneko autore ospetsuenetako batzuen bandarako obra originalak interpretatuz. Halaber, izaera rockeroagoko piezak interpretatuko dituzte ere, genero eta erritmo askotako lengoaia modernoagoarekin landutako doinu “klasikoagoak” ahaztu gabe.
Musika herrikoiari dagokionez, Turrillas maisuaren doinuez eta lau piezaren estreinaldiez gozatzeko aukera izanen da. Nafarroako bi herrik, Faltzesek eta Leitzak, inspirazio iturri gisa hartzen duten pasodoble bat eta martxa bat, eta beste bi obra, Osasunako eta La Pamplonesako mendeurrenak ospatzeko konposatuak: “Beti Gorri” Osasunako peñen federazioaren ereserki ofiziala eta “Nos alegraste el corazón” jota.
KONTZERTUETAKO DATAK
Ekainaren 4an, 20: 00etan, Yamaguchi parkea (planetarioaren ondoan).
Ekainaren 11n, 20: 00etan, Mendillorri (El Lago ikastetxeko patioan, trinketearen ondoan).
Ekainaren 18an, 20: 00etan, Iturrama (IES Iturrama BHI. Seráfín Olave, 16, kalea.).
Ekainaren 25ean, 20: 00etan, Arrotxapea (Anelier pasealekua).
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 25(e)ra
- LekuaParque de Yamaguchi, Mendillorri, Iturrama, Rotxapea
Pamplona/Iruña


