AULA / GELA (Photomuseum): Jean Renoir
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jean Renoir, zine zuzendari, gidoilari eta aktore frantziarrari buruzkoa izango da.
Jean Renoir, Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren semea da, eta, zinema frantziar eta unibertsalaren izen garrantzitsuenetako bat. Bere filmak, hainbat hamarkadetan bere benetako dimentsioan ulertu ez baziren ere, aspaldidanik funtsezko obra gisa ikusten dira frantziako zinemaren historiaren garapenean. Nabarmena da, besteak beste, François Truffautren zinemarengan izan zuen eragina bereziki.
Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Jean Renoirrek bakezko mezua sustatu nahi izan zuen La grande illusion (1937) lanarekin, non Erich von Stroheim eta Jean Gabin bere aita espiritualak parte hartzen duten omenaldi modura. La grande Illusion film beliko sakon bakezale gisa defini daiteke; Bigarren Mundu Gerra hasi baino bi urte lehenago estreinatu zen, eta gatazkaren eztandak areagotu egin zuen askatasunaren eta tolerantziaren aldeko mezu gizatiarra, edozein sinesmen edo ideologia-desberdintasunen gainetik. Geroago, garai hartako beste film batzuek jarrera antzekoa hartu zuten, besteak beste, Charles Chaplinen The great dictator eta Ernst Lubitsch-en To be or not to be.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Ekainak 4
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Photomuseum


