Aire Zabaleko Musika Zikloa 2021
Denboraldi honetan 14 kontzertu egingo dira, ekainaren 4tik urriaren 1era bitartean, Zulueta jauregiko lorategietan eta Zabalganeko eta Hegoalde gizarte-etxeetan.
[...]
Udal Bandaren zuzendari Luis Orduñak eta Bandaren zuzendariondoko Iker Olazabalek zuzenduko dituzte kontzertuak. Biek zinegotziarekin batera parte hartu dute gaur goizean egin den prentsaurrekoan.
[...]
Ostiraletako kontzertuetarako gonbidapenak kontzertua egingo den asteko astelehenean lortu ahal izango dira, Udalaren webgunean, 09:30etik aurrera, eta 945 16 16 18 telefonoan, 09:30etik 14:00etara bitartean, lanegunetan. Salbuespen gisa, ekainaren 4an (ostirala) egitekoa den lehenengo kontzerturako gonbidapenak bihartik aurrera (ekainaren 1a, asteartea) erreserbatu ahal izango dira, 09:30etan, bide berberak erabiliz. Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen erreserbatu ahal izango ditu, gehienez.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/banda
EGITARAUA
Ekainak 4 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Jatorrian'
Ekainak 18 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Gerra eta bakea'
Ekainak 21 astelehena
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'De New Orleans a Abbey Road'
Ekainak 25 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Konbergentziak'
Uztailak 9 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Pertsonaia zinematografikoak'
Uztailak 16 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'John Williams kontzertuan'
Abuztuak 4 asteazkena
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Eguzkia berriz aterako da'
Abuztuak 5 osteguna
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Musika eta ardoak'
Abuztuak 6 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Dantza eta antzerkia'
Abuztuak 7 larunbata
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: '...ren abenturak'
Abuztuak 8 igandea
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Gure adinekoentzat'
Irailak 10 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'So British'
Irailak 17 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Besteen begiradak'
Urriak 1 ostirala
19:00 Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Koktela'
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko urriaren 1(e)ra
- Ordutegia19:00
- LekuaVitoria-Gasteiz


