"Juicio a una reina, juicio a una bruja"
FemKultur 2021 programaren baitan.
Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.
NAVARRA EN FEMENINO: JUICIO A UNA REINA. JUICIO A UNA BRUJA
> Antzerkia
Historian, emakumeok etapa guztietan falta gara, Historia sexu bakar batek eta batentzat idatzia baita: gizonezkoek idatzia, alegia. Historia bestelako ikuspuntutik idaztea du helburu ekimenak, emakumezkoen ikuspuntutik, Nafarroako lau emakumezkoren izenak ahanzturatik erauzteko, eta emakumearen eginkizunaren balioa nabarmentzeko historiako bi etapatan.
Lehen ekitaldian, Blanca II.a Nafarroakoa (1464 urtea), tronuaren oinordeko legitimoa, Moncadako Dorrean dago, bere aitak eta ahizpak agindurik, Joan II.ak eta Leonor Nafarroakoak agindurik, bere anaiaren heriotza ilunaren ostean. Bere arima, ordea, ez dago lasai, amarekin hitz egin nahi du,bakean hiltzeko ama barkatzeko beharra sentitzen baitu.
Bigarren ekitaldian, Graziana eta Maria Barrenetxea Zugarramurdiko ama-alabak dira. Biak sorgina izateaz akusatuak izan dira eta ziegetan giltzapetu dituzte. Bertan, galdeketa ugari eginen diete sorginak eta egin ez dituzten hainbat krimenaren egileak ere direla aitortzeko.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2021(e)ko Maiatzak 29
- Ordutegia19:30
- Lekua Iturramako Civivox-a
Eskirotz, 24
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa3 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Iturramako Civivox-a


