"Musika dibertigarria da" 2021: TRÍO VOCAL ARGENTA BACKSTAGE

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 28
  • "Musika dibertigarria da" 2021: TRÍO VOCAL ARGENTA BACKSTAGE

Maiatzean, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da - La música me diviertekontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat jarriko du abian Bertendona Institutuan.

Programa honetan hainbat musika taldek parte hartuko dute, biztanleen artean musikarako zaletasuna sustatzeaz gain, musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ikusleengana hurbiltzeko.

Horrela, lau kontzertu antolatu dira hileko ostiral bakoitzean. "Musika dibertigarria da - La música me divierte" maiatzaren 7an hasi eta 28an bukatuko da.

Ostiraletako kontzertuek (7, 21 eta 28) 5 euro balioko dute, eta maiatzaren 14koak, haurrei zuzendutakoak, 2,5 euroko prezioa izango du.

Lau hitzorduetarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.

Gainera, sarreren % 10 gutxienez aretoan bertan egongo da eskuragarri, ikuskizun bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

Ostirala, maiatzak 28. 18:30etan
TRÍO VOCAL ARGENTA BACKSTAGE. Zarzuela, opera eta musikalen kontzertu didaktikoa
.
Adhara Martínez, mezzosopranoa; Jesús María Zaballa, baritonoa; Alberto Nuñez, tenor; eta Georgina Barrios, pianoa.

Kontzertu atsegina eta antzeztutako hari gidari dibertigarria. “Operako hiru emakume kantari (eta behar den erako kantariak, bizimodua ateratzeko bada) antzokian bildu dira beren piano-jotzailearekin, entsegua egitearren. Bat-batean, kamerinoetan dauden bitartean, ohartu dira badela publikoa antzokian...”

Indarrean dauden babes eta higiene neurriak bete beharko dira eta maskara nahitaez erabili beharko da jarduketetan.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Ordutegia18:30
  • LekuaBertendona Institutua

    Bilbao

Non