Bilboko Udal Musika Banda: "Suitera hurbilketa"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Suitera hurbilketa"

Oraingo honetan, Jose Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularra izango da "Suitera hurbilketa" izeneko kontzertu berezia zuzenduko duena.

Horrela, 19:00etatik aurrera, Bandak hiru suite originalekin gozaraziko ditu entzuleak: Gustav Holsten First Suite ospetsua, J. Enric Canet valentziarraren Giovinezza, R. Jager estatubatuarraren Third Suite eta José Franco Ribateren Lau Urtearoak balleta. Kontzertua Ernest Guiraudek, G. Bizet hil eta lau urtera, konpositorearen abesti originalak erabiliz, moldatu eta argitaratu zuen l’Arlésienne: suite nº2 obrarekin amaituko da.

Kontzertu honen ondoren, Bilboko Udal Musika Banda datorren ostiralean, ekainak 4, itzuliko da agertokira, Garikoitz Mendizabal (txistu lehena eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabala) osatutako Bilboko Udal Txistulari Bandak lagunduta. Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, "Irekitzeko musikak" kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Oraingoan, txistulariek euskal konpositoreen hiru suite joko dituzte eta Bilboko udal musika Bandak lau obertura eskainiko ditu.

Aurreko bi hitzorduetan bezala, egoera pandemikoa dela eta, eta artisten, publikoaren eta teknikarien segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, espazioa mugatuta egongo da, eta aulki bakoitzak gutxienez 1,5 metroko distantzia izango du elkarren artean, indarrean dauden arauen arabera. Era berean, jendearentzako osasun-jarraibideak jasotzen dituen kartel bat jarriko da, eta aulkiak, instalazioak eta gainerako elementuak dagokion jarduera hasi aurretik desinfektatuko dira.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non