Bilboko Udal Txistulari Banda: "ESKU-BURDINAK"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 26
  • Bilboko Udal Txistulari Banda: "ESKU-BURDINAK"

OHARRA- DATA BERRIA: MAIATZAREN 26a (URTARRILAREN 27rako ZEGOEN PROGRAMATUTA)

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio neurri berriek sortutako murrizketak direla eta, urtarrilaren 27rako aurreikusita zegoen ESKU BURDINAK ikuskizuna maiatzaren 26an egingo da.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea.

“ESKU-BURDINAK”. MUSIKA ETA DANTZA IKUSKIZUNA: BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA, AITOR FURUNDARENA ETA OINKARI DANTZA TALDEAREKIN BATERA

“Esaten da bizitzeko egiten dugula lan. Edo hala beha lukeela. Lan egiteko bizi den asko dago, ordea. Lehen eta orain, lana bera ordain. Batzuk haitza zulatzen zuten Gallartan, bizitza bila. Burdina eskuz, arnas eztuz ateratzen zuten. Esku burdina uztiatzen zutenen istorioa da esku-burdinak”. (Ohiana Iguaran)

Akordeoilaria eta moldaketak: Aitor Furundarena

Koreografiak : Eneko Gil eta Oinkari Dantza Taldea

Muntaia : Iker Ugalde eta Julen de la Iglesia

Gidoia eta ahotsak: Oinkari Dantza taldea

Dantza tradizionalarekiko lotura galdu gabe, Oinkarik koreografia berrien munduan eman ditu hainbat pauso taldeak. Euskal dantzak oinarri hartuta, gaur egungo abesti berrietara dantzak koreografiatu ditu. Aldaketa honetan bidelagun izan du Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoa. Ildo honetatik proiektu berrietan parte hartu du Oinkarik. Honela, Korrontzi taldearekin elkarlanean proiektu ugari eraman ditu aurrera. Lehenik “Infernuko Hauspoa” etorri zen. Proiektu honetatik abiatuta etorri zen bigarren lana: “Urratsa”. Ikuskizun honetan Igor Yebrarekin elkarlanean aritu ziren. Azken proiektuak “Tradition 2.1” eta “Korrontzi Dantzan” dira.

Esker bereziak Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioari


Laburrean

Non