Keinua Eneritz Artetxeri: "Gorputza, espazioa eta irudimena"

Gernika-Lumo 2021(e)ko maiatzaren 22(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 23(e)ra
  • Keinua Eneritz Artetxeri: "Gorputza, espazioa eta irudimena"

Keinu, Antzerkira Hurbilduz 2021 programaren baitan.

Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 686 198 264 telefonora deituz, edo info@artedrama.eus helbidera idatziz.

--

Eneritz Artetxe, 1972 gernikarra. Antzerki, musika eta Haur Hezkuntza ikasketak ditu. Antzezle bezala, hainbat antzerki talde zein antzokitarako egin izan du lan eta telebistan ere aritu izan da lanean hainbat urtetan. 2013.ean Dxusturi teatroa sortu zuen eta talde honekin bakarrizketa bi eraman ditu taula gainera: “Konpota” eta “Karramarroa”. Azken urte hauetan idazteari ere ekin dio eta hauek dira argitaratu dituen testuetako batzuk: Karanbola hirukoitza (EHAZE, 2019) eta Isiltasuna (SUSA/ EHAZE, 2019). Horrez gain bere ibilbide osoan zehar antzerki pedagoga bezala aritu izan da lanean hainbat antzerki eskola, kultur etxe, antzerki talde zein pedagogia zentrotan.

GORPUTZA, ESPAZIOA ETA IRUDIMENA. (Antzerkia)

Saio hauetan gorputzarekin, espazioarekin eta irudimenarekin jolastuko gara. Gorputz eta ahots adierazpena landuko ditugu, irudimenezko egoera ezberdinetan murgilduko gara eta hainbat pertsonaia gorpuzteko aukera izango dugu. Jolas zein inprobisaketa ezberdinen bidez, gure sormena eta adierazpena jarriko ditugu martxan. Gorputza, mugimendua eta irudimena erabiliz gure artean komunikatu eta ondo pasatzea izango dira saio hauen helburu nagusiak.

  • - Maiatzak  22-23
  • - Bi talde: 17:00-18:30 / 19:00-20:30
  • - 6 / 11 urteko haurrentzat
  • - ASTRAN
  • - 15 €

 

 

Artedrama

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 22(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 23(e)ra
  • OrdutegiaBi talde: 10:00-11:30 / 12:00-13:30
  • Lekua Astra
    Goikoibarra, 1
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa15 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Astra

Non