dKluba: Juárez + Impacto Vudu
Nordika promotoraren 10 urteurrena ospatzeko jardunaldia.
Juárez Talde iruindarrak euren hirugarren diskoa aurketuko digute: Entre palmeras.
Harkaitza bezain sendoa. Magnetikoa, iman bat bezala. Noranahi egokitzekoa. Eta ezaguterreza, oso ezaguterreza. Nortasun nabarmenekoa. Horrela entzuten da Entre palmeras, Nafarroako laukotearen hirugarren disko luzea.
Ez dirudi erraza laukote honen musika katalogatzea. Taldearen sortze-oinarria eta ahots-alternantzia Jose Capillak eta Cristina Sixtinak osatzen dute (abizenen erabileran ere iaiotasuna dute) eta badakite atmosfera desberdinetara zabaltzen edota abesti bakarrean nahasketak egiten. Popa da? Rocka da? Indiea da? Juarez besterik ez da. Nahikoa.
Donostiatik datorren azken zirrara dira Impacto Vudu eta Subterfuge Recordsen fitxaketa disdiratsu berria.
Pandemia-osteko eszena berritzeko dibersio dosiak behar diren honetan, euren gaztetasunak, jarrerak eta kantu erakargarriek joko-mahaiko apustu handietako bat bezala jartzen dituzte.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Maiatzak 22
- Ordutegia19:00
- Lekua Intxaurrondo Kultur Etxea
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Intxaurrondo Kultur Etxea


